XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ichua ta bere gidaria

Erro aldeko euskaraz

Bederatzi edo amar urteko mutiko bat gidaritzat artu zuan ichu batek, eta bidean zijuazela mutikua arriturik geldittu zan zezen iduriko arri bat ikustean, eta esan zion ichuari ikusten zuana.

Ichuak esan zion orduan mutilchoari: -- Eraman nazazu zezen orren ondora, ta gauz arrigarrigo bat adiraziko dizut nik.

Zezenaren ondoratzean esan zion mutilchoari: -- Jarri zazu zure belarria onen belarriaren ondoan eta aittuko dezu zer soñua daukan bere barruan.

Siñestatu zion mutilchuak, eta onek bere belarria zezenaren ondoan jartzean, jarri zion ichuak eskua buruaren gañean eta iñondiko kaskatakua zezen deabru arren kontra jo-azi zion.

Eta gero parrez esan zion, ichuaren gidaria deabrua baño ernegua izan bear zala.

Etzuan gaizki ikasi mutilchuak ichuaren esana.

Ichuak bazkaltzeko picharacho bat ardo bazuan beti, ta mutilchuak noizean bein musu ixill-ixill batzuak ematen zizkion ichua oartu gabe.

Baño onek edan-aldietan ezagutu zuan, eta gero etzun pichara kirtenetik uzten.

Ordun mutilchuak beste gauz bat asmatu zuan.

Zikirio lasto luze-luze batez oso poliki ustutzen zion pichara ardoa.

Ichuak etzun moskortzeko biderik.

Ordun ere oartu zan ichua, ta gero etzuan pichara bere belaunetatik uzten.

Ordun umeak, otzak ezin egonez balego bezala, alegiñ guziak egitten zittuan ichuaren zango tartean sartzeko, ala obeki berotzeko aitzekian.

Ordueko picharari chulo chiki-chiki bat egin zion ondoan, ta egunero argizari apur batekin estaltzen zion.

Eta ura suaren berotasunak urtzean, aoz-gora jarri-ta beti bere edan-aldia egiten zuan.